Segurtasun aholkuak

Segurtasun aholkuak kalean, etxean, kotxean.

Segurtasuna kalean

Ibili zaitez ibilgailuen martxaren kontrako norabidean, espaloiaren ertzetik ahalik eta urrunen, zure poltsa edo diru-zorroa espaloiaren barrualdean kokatuz, horrela “tiratzeak” saihestuz

Kutxazain automatikoen zerbitzuak erabiltzera zoazenean, lehenik eta behin begiratu ezazu zure inguruan ea jasotako dirua eraman ahalko lukeen pertsona susmagarririk dagoen. Pertsona jakin batzuen inguruak zalantzarik izan ezkero, ez erabili kutxazaina momentu horretan, edo joan zaitez hurbil dagoen beste batera. Saiatu zaitez kutxazainak bulego orduetan erabiltzen eta, egotekotan, erabili itzazu barneko kutxazaina eta ez ahaztu barruan zauden bitartean atea blokeatzeaz.

Saihestu itzazu azoka, feria eta berbena bezalako aglomerazioak. Norbaitek zurekin estropezu egin ezkero begira ezazu diru-zorroa kendu dizuten. Ez galdu bistatik zure objektu pertsonalak. Erosketetan zoazenean ez zaitez distraitu. Begira itzazu arretaz zugandik hurbil dauden pertzonak eta ez galdu kontaktua zure motxila, poltsa edo argazki kamera, telefono, ipad etab. bezalako objektu pertsonalekin. Motxila eraman ezkero, jarri ezazu aurrealdean aglomerazio tokietatik igarotzen bazara. Horrela, objektuak kentzeko poltsikoak irekitzea edo motxila zulatzea saihestuko duzu.

Beharrezko dirua baino ez ezazu eraman eta banatu ezazu poltsikoetatik. Ez ezazu eraman dirutik prakaren atzeko poltsikoan. Saiatu zaitez gainean diru kantitate garrantzitsu bat ez eramaten. Beste aukerarik ez badago, banatu ezazu hainbat poltsikotan.

Ez eraman inoiz kreditu txartelen zenbakia idatzita, ezta agenda telefonikoaren artean ere ez. Txartela kentzen badizute, deitu ezazu berehala bankura baliogabetu dezaten. Horrela, norbaitek zure baimenik gabe erabiltzea saihestuko duzu.

Oihu egiteak, laguntza eskatzeak, lapurra beldurtu eta beste pertsona batzuen arreta erakarri dezake.

Erasoren bat jasatekotan, behatu itzazu erasotzailearen ezaugarri nagusiak (adina, altuera, ile kolorea, aurpegiko ezaugarriak, ihes norabidea, ihes ibilgailua, etab.), erasotzailea aurkitzeko lagungarria izango da.

Erasotzaileak hainbat badira, saiatu zaitez euretako baten kontzentratzen zugandik hurbilen dagoen horretan.


Segurtasuna etxebizitzetan

Pisu baxu batean bizi bazara, jarri itzazu burdin sareak leihoetan. Itxi itzazu leihoak etxetik ateratzen zaren guztietan, nahiz eta ordu erdi baino ez izan.

Posible bada, jarri ezazu blindatutako ate bat. Jarri ezazu segurtasun kate bat atean, honen irekitze partziala ahalbidetzen dizuna.

Konprobatu ezazu etxeko sarrera posible guztiak itxiak daudela, etxe barruan zaudenean ere bai.

Aldatu ezazu sarraila etxe berri batean instalatzen zaren bakoitzean, giltzak galdutakoan edo obrak egon badira eta langileren batek eskura izan baditu. Baita ere, sarrailak ez duenean etxea babestearen funtzioa betetzen eta hirugarren pertsonen esku erabilitako mekanismo berrien arriskua dagoenean.

Ez utzi balio handiko objekturik etxean, eraman itzazu toki seguru batera etxean ez zaudenean.

Ez piztu atezain automatikoa ohituraz, ez badakizu nork deitzen duen, zure segurtasuna eta auzokide guztiena arriskuan jarri dezakezu. Eskatu iezaiezu agiria zerbitzu tekniko guztiei eta konproba ezazu, beharrezkoa iruditu ezkero, horien balioa telefonoz enpresarekin.

Ez jarri giltza eta giltzatakoetan helbidearen inguruko inolako daturik, egon zaitez adi kopiak egiterakoan eta ez utzi hauen ezkutalekuetan (zirrian, loreontzian, leihoetan).

Atera argazkia edo markatu itzazu zure baliozko objektu guztiak hauek ezagutu ahal izateko lapurreta kasuan. Apuntatu ezazu marka, modeloa eta serie zenbaki edo fabrikaziozkoa.

Etxera heldutakoan sarraila bortxatua izan dela ikustekotan ez zaitez sartu, aztarnak ezabatu baititzakezu edo lapurrak barruan topatu. Deitu ezazu Udaltzaingoa.

Edozein pertsona arrotzaren presentziaren aurrean, abisatu ezazu Udaltzaingoa, izan zaitez solidarioa baita ere, auzokide baten etxean zerbait sumatzekotan.


Segurtasuna kotxean

Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzazko Errege Dekretua: Web orria

Grabatu ezazu zure kotxearen matrikula zenbakia kristaletan eta haizetakoetan.

Jarri itzazu segurtasun dispositiboak zure ibilgailuak, alarmak, arakatze sistemak, geldiarazteko barrak, korronte motzaileak, etab.

Saiatu zaitez zure ibilgailua zainpeko zonaldeetan uzten eta posiblea ez bada zirkulazio handiko zonalde argiztatuetan.

Autotik jaisterakoan blokeatu ezazu bolantea eta leiho eta ate guztia itxiak daudela konprobatu ezazu.

Komunitate garaje batean aparkatzen baduzu, sartu edo irteterakoan, konprobatu ezazu honen atea guztiz itxia geratzen dela. Pertsona susmagarriren bat ikusteko kasuan ez izan zalantzarik Udaltzaingora deitzeko orduan.

Ez utzi baliozko objekturik bistara, ezta ere aparailu teknologikoen presentzia identifikatzeko balio dezakeen elementurik (ordenagailuak, nabigatzaileentzako euskarriak, pda...)

Erosketa azkar bat egitekotan eta Zu baldin bazara gidaria, saiatu zaitez ibilgailua piztuta eta atea irekita ez uzten, nahi ez barruan beste pertsona batzuk egon.

Semaforo batean gelditzen zarenean, gasolineran edo karabanan, etab. egon zaitez adi eta saiatu zaitez leihoak eta ateak itxita eta blokeaturik izaten lapurretak saihesteko asmoz.

Irrati aparailurik izatekotan saiatu zaitez estaltzen. Kentzeko aukera izatekotan, kendu ezazu.


Segurtasuna kotxean

Autoan baldin bazoaz

Erabili beti segurtasun-uhala.

Ez aparkatu aparkatzea debekatuta dagoen tokietan, beste ibilgailu batzuen edo oinezkonen ibilbidea ez eragozteko.

Ez gogaitu auzokideak klaxona jota. Klaxona istripuak saiheteko bakarrik erabili behar da.

Oinezkoen lehentasuna duten guneetan arretaz gidatu.

Segurtasun-tartea mantendu aurrean dauzkazun ibilgailutik.

Gidatzen duzunean ez erabili arreta galarazten dizuten gailurik, esate baterako, telefono mugikorra, nabigatzaileak etab.


Motozikleta/ziklomotorrean baldin bazoaz

Ez ahaztu kaskoa.

Bidaiaririk eramanez gero, horrek ere kaskoa eraman beharko du.

Saihestu gauez zaratak egitea.

Egiaztatu, eta hala egin behar denean konpondu, ibilgailuko isilgailua auzokideei gogaitzea saihesteko.

Errespetatu seinale guztiak: semaforoak, seinaleak, bideko markak etab.


Bizikletan baldin bazoaz

Zaindu ondo bizikleta: balaztak, argiak, gurpilak etab.

Bizikletan pertsona bat bakarrik joan daiteke.

Ez ibili espaloietatik.

Gauez erabili arropa islatzailea.

Getxon, hiriko bideak daudelako, kaskoa ez erabiltzea baimenduta egon arren, erabili babeserako kaskoa segurtasun handiagoa izateko.

Ez egin abiadura-lehiaketarik bidegorrietatik.


Oinez baldin bazoaz

Galtzadan sartu aurretik begitu eskuinera eta ezkerrera.

Gurutzatu beti lerro zuzena eginez.

Jarri arreta garajeetako irteera eta sarrerei.

Errespetatu semaforoen seinaleak.

Lehenespenez, erabili oinezkoentzako pasabideak.


Istripurik izanez gero

Oharra egin bideko gainerako erabiltzaileei.

Getxoko Udaltzaingoari deitu (94 466 02 02).

Itzali istripua izan duten ibilgailuen kontaktua.

Artatu zaurituta daudenak. Ziur menperatuko den lehen laguntza eman. Harrapatuta edo konorterik gabe dauden pertsonak ez mugitu.

Ez mugitu istripua izan duten ibilgailuak.

Getxoko Udaltzaingoak istripuaren berri duenean, ezarritako jarduera-protokoloen bidez, istripua artatzeko behar diren baliabideak kudeatzen dira: suhiltzaileak, anbulantzia-zerbitzuak, babes zibila, garbiketa zerbitzuak etab.


Europar istripu adierazpena edo lagunarteko adierazpena

Biktimarik gabeko kasuetan ez da beharrezkoa poliziaren interbentziorik. Nahikoa izango da Europar Istripu Adierazpena edo Lagunarteko Adierazpena betetzea. Dokumentu honen betetze egokiak istripuaren tramitazio azkar bat ahalbidetuko du inplikatutako gidarien Aseguru Konpainien aldetik.

Hala ere, nahi eta biktimarik ez egon eta zu, edozein arrazoiengatik, Getxoko Udaltzaingoen presentzia nahi izango bazenu, ez izan zalantzarik gure interbentzioa eskatzeko orduan, aholkularitzarako edo Istripu Txosten bat betetzeko.

Lagunarteko Adierazpena betetzeko orduan har itzazu kontuan hurrengo puntuak:

  • Lehenik eta behin, irakur ezazu Lagunarteko Adierazpenaren erabilpena. Adierazpenaren atzeko aldean idatzita dago. Irakurri ezazu lasaitasunez.
  • Zehaztu testigu edo testigurik gabe izan den. Testigurik egon ez bada “testigurik gabe” idatzi behar da dagokion laukitxoan: Egoteko kasuan, izen-abizenak, helbidea eta telefonoa idatzi. Hauek inplikatutako ibilgailuetako bidaiariak badira, zehaztu ezazu.
  • Egin ezazu behar bezalako krokis bat. Lehenengo, adierazi ibilgailuen kokapen eta norabidea, eta bideen banaketa ardatza. 10 datuan, “gezi baten bidez adierazi(®) lehenengo talkaren puntua”, adierazi behar bezala hasierako talka puntua eta ez kaltea non dagoen.
  • Bete ezazu beti azkenengo gelaxka. Lagunarte Adierazpen inprimakiak 17 istripu arrazoi zerrendatzen ditu ( A ibilgailua eta B ibilgailua). A eta B zutabe bakoitzaren amaieran (banan banan aipatu gabe) aurretik betetako gelaxka kopurua adierazi beharko duzu (bat, bi, …zero). Adibidez: zirkulazioa karril ezberdinetatik. Ibilgailuetako batek, A esaterako, bestea aurreratzen badu karrilez aldatuz, “aurreratzen” gelaxka biak eta “karrilez aldatzen” gurutze (x) batekin markatu beharko dira.10 eta 11 gelaxkak markatu dituzunez, A zutabearen amaieran [2] adierazi beharko duzu.
  • Kontuz krokis eta gurutze batekin adierazitako egoeren arteko kontrakotasunekin. Kasu horretan, gurutze batekin markatutako gelaxkek krokisak baino balio handiagoa dute.
  • Sinatu ezazu eta eskatu ezazu beste gidariaren sinadura. Behin sinatuta, emaiozu kopia bat beste gidariari.
  • Kolisio aniztuneko kasuan, bete ezazu Lagunarteko Adierazpena zure aurreko eta atzeko gidariekin. Ibilgailua aurreko ibilgailuan proiektatua izan bada, adierazi ezazu oharren gelaxkan eta zehaztu ezazu Lagunarteko Adierazpenetako bakoitzean.
  • Inoiz ez duzu utzi behar beste gidari batek betetzea zure Lagunarteko Adierazpenaren alderdia, ezta beste gidariaren adierazpena aldatu ere ez.

Dokumentazio falta

Beste alderdia dokumentaziori ez izan edo hurrengo dokumentuetako bat faltan izateko kasuan:

Gidatze baimena

Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Aseguruaren ordain agiri eguneratua


Deitu iezaiozu Getxoko Udaltzaingoari dokumentazio falta horren arrazoiak bilatzeko beharrezko gestioak egiteko.


Trafiko istripu batean lesionatuarentzeko informazioa

Zuk edo hurbileko pertsona batek trafiko istripu bat izan baduzue, hurrengo oharretara erne egotea aholkatzen dizugu:

Arau orokor gisa, ikerketa judiziala LESIOAK egon eta istripua izan duenak salaketa jartzeko kasuan baino ezin izango da ireki.

Denuntzia hau istripuaren eguna eta SEI HILABETE igaro baino lehenago aurkeztu beharko da, nahitaez, Zaintza epaitegian, Udaltzaingoan edo Ertzainan.

Aseguru Konpainiek aholkularitza tekniko eta legala eskaintzen ohi diete euren bezeroei denuntziaren erredakziorako.

Istripua izan duena denuntzia jartzeko ez gaitua badago, hurbileko edozeinek bete ahal izango du hori, egoera zehazki adieraziz. Edo, denuntzia Getxoko Udaltzaingoko komisarian jarri nahi bada hauekin hitzordu bat adostuko du, denuntzia bere bizilekuan edo Osasun Zentroan jaso ahal izateko.


Salaketa ipini Getxoko Udaltzaingoan

Jarritako neurri guztiak jarrita ere, kalean zein etxean edo kotxean objekturen bat lapurtzen badizute, komunikatu iezaiozu ahalik eta azkarren Getxoko Udaltzaingoari. (944660202). Eta lapurreta etxebizitzan edo kotxean izateko kasuan, saia zaitez egilea aurkitzeko Agenteen bilaketa eragotzi dezakeen inolako elementurik ez ukitzen.

...

Getxoko Udaltzaingoa

Alango 25 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 02 02
Faxa: 94 466 00 96
Administrazio unitatearen ordutegia: 8.30 - 14.00