Isunak

Trafiko-arauak hausteagatik zehapen-prozedura kudeatzeko zerbitzua, bai eta Getxoko Udalaren trafiko-zehapenak borondatez biltzea.

Empresa adjudicataria

Algortako Salsidu kaleko 35. zenbakiko atzeko solairuan emango du zerbitzua.
Telefono zenbakia: 94 666 01 09
Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara, eta asteazkenetan, 16:30etik 19:30era ere izango da. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Udako ordutegia (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra) astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara izango da, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Emaila: trafikozigorra@getxo.eus

Zuk autoan duzuan ohar bat baino ez da. Geroago jakinaraziko zaizu zigorra.

Jakinarazpena gutun ziurtatua izaten da eta ibilgailuaren helbide fiskalera igortzen da. Helbide horretan inor ez badago, postariak ohar bat uzten du, jakinarazpena jasotzera posta bulegora joateko.

Zuk jakinarazpena jasotzen duzun unetik alegazioak egin ditzakezu hogei eguneko epean.

Jakinarazpena bueltatuz gero, BAOn argitaratuko da eta legearen ondoreetarako jakinarazita geratuko da.

- ordainketa online

Alegazioak enpresa berean aurkeztu ahal dira edo Getxoko Udaltzainen Herritarren Arreta Gunean edo Udaleko Herritarrei Arreta egiteko Bulegoan aurkez daitezke.

Udalerritik kanpo baldin bazaude, posta bidez aurkez ditzakezu alegazioak. Posta elektroniko edo fax bidezko alegaziorik ez da onartzen.

Udaltzaingoak alegazioetarako eredu bat du, eta eredu hori derrigorrezkoa ez izan arren lagungarria izan daiteke: alegazioen eredua

Cuando Ud. recibe una notificación de una multa tiene un plazo de veinte días naturales a contar desde el día siguiente para pagar con un 50% de descuento.

Ez. Deskontuaren epea ibilgailuaren helbidean jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasten da kontatzen.

Bai. Udaltzaingoak aparkatuta hogeita hamar egun baino gehiago daramatzaten ibilgailuen kontrola darama, baita utzita daudela nabarmen dagoen haiena ere. Egoki iritziz gero, Koordinazio Zentrora dei dezakezu (944660202) eta hemendik jakinaraziko da ibilgailua kontrola dezaten.

Ez. Agiriak zuzen ez eramateagatiko isunak Probintziako Trafiko Buruzagitzak izapidetzen ditu eta hara igorriko da ezarritako zigorra.

Gidaria identifikatu behar duzu eta horren bidez zigorra jarritako unean nork gidatzen zuen jakinaraziko duzu. Horrela isunaren jakinarazpena gidari horri igorriko zaio zuk adierazitako helbidera.

Udaltzaingoak gidariak identifikatzeko eredu bat badu, eta derrigorrezkoa ez den arren, lagungarria izan daiteke (pdf dokumentua): identifikazio eredua PDF - Gazteleraz bakarrik

Bai. Zu zeu baldin bazara ibilgailuaren titularra, borondatez Udalari lagatzeko aukera duzu eta hau arduratuko da trafikoan baja emateaz. Horretarako, ibilgailua Udal Biltegira eraman behar duzu. Ibilgailua zuk ezin baduzu eraman eta eremu publikoan baldin badago, Udaltzaingoak eraman dezake garabiarekin. Kasu honetan zuk ordainduko dituzu garabiaren gastuak.

Gainera, inprimaki bat bete baharko duzu eta titularraren NAN fotokopiarekin batera Udaltzaingoaren HAGean aurkeztu edo Udalak Herritarrei Arreta egiteko duen Bulegoeren batean.

...

Isunak

Algortako Salsidu kaleko 35. zenbakiko atzeko solairuan (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 666 01 09
Faxa: 94 466 00 96
Posta elektromikoa: trafikozigorra@getxo.eus
Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara, eta asteazkenetan, 16:30etik 19:30era ere izango da. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Udako ordutegia (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra): astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara izango da, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.