Merkataritza Unitatea

Merkataritzari eta ostalaritzari segurtasuna eta babesa emateko protokoloen kalitatea hobetzeko sortu zen Merkataritzako Unitatea. Merkataritza-jarduera Getxoko garapen ekonomikorako gakoetako bat dela ulertzen dugunez, Udaltzaingoak, Merkataritzako Unitatearen bitartez, merkataritza-jarduera segurtasun-baldintzetan garatu dadin lan egiten du. Horrela, bada, udalerriko merkataritza- eta enpresa-jardueraren lankide da eta hala eskatzen duen merkatari edo enpresariari arreta pertsonalizatua eskaintzea du abiapuntu.

Unidad de Comercios

Merkataritzako Unitatearen xede-taldea osatzen dute honako hauek:

  1. Merkataritza-lokalek.
  2. Ostalaritzak.
  3. Hiriguneko industria txikiak (okindegietako lantegiak, tailerrak eta abar).
  4. Segurtasunari buruzko aholkuak behar dituztela ikusten den beste batzuk.

Gure konpromisoak

  1. Getxoko merkataritza- eta enpresa-ehunari segurtasun-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea.
  2. Udaltzaingoaren jarduera profesionala profesional eta enpresariei gerturatzea.
  3. Auto-babeserako kultura sustatze aldera, lankidetzarako sinergiak sortzea.
  4. Agertzen ari diren delinkuentzia modu berrien aurrean, prebentziorako sistemak ezartzea.
  5. Esku-hartzeko egungo protokoloak egokitzea, merkataritzaren eta ostalaritzaren inguruan poliziak duen eraginkortasuna hobetzeko.

Sektorea ezagutuz eta profesionalekin harreman hobea eta etengabea izanda, Udaltzaingoak hobeto ezagutuko ditu honako aspektu hauek:

  • Merkataritzaren esparruan ematen diren delinkuentzia-mailak eta –tipologiak.
  • Eremu kaltetuenak.
  • Gertaera gehien izaten diren egun eta orduak.

Hori guztia ezagututa, posible izango da merkataritzaren eta enpresaren esparruan delituak murriztera bideratutako babeserako politikak egiteko joera izango duen lan-metodo bat lantzea.

Zer egiten dugu?

  1. Saltokien eta ostalaritzako lokalek datu-baseak gaurkotuta izatea, negozioan gerta daitekeen edozein gorabehera dela ere, titularrarekin lehenbailehen harremanetan jarri ahal izateko
  2. Aurrez hitzartutako bisitak egitea, segurtasunari dagokionez dituzten beharrizanak eta kezkak in situ ezagutzeko.
  3. Inguruan gertatzen diren gorabeherei buruzko abisuak, segurtasun-alertak edo intereseko beste informazioren bat emateko SMS bidezko harremana, denbora errealean.
  4. Salaketen egoerari buruzko informazioa.
  5. Auto-babeserako neurriei buruzko informazioa eta aholkularitza. Babeserako planak diseinatzeko laguntza.
  6. Delituak prebenitzeko diligentziak. Poliziaren presentzia.
  7. Udaleko hainbat izapidetan laguntzeko eskaintza.
  8. Merkatari eta enpresarien erakunde eta elkarteekin elkarlanean jardutea, jardunaldi informatiboen bitartez, elkartekideen prestakuntzan lagunduz eta abar.

...

Policia Local de Getxo

Alango 25 (Algorta) Getxo

Teléfono: 94 466 02 02
Fax: 94 466 00 96
Administrazio unitatearen ordutegia: 8.30 - 14.00