2023/3/28
Udalak elikagaiak berreskuratzeko OREKA ekimena bultzatu du, soberakinak dituzten enpresak horiek behar dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeetara eramateko jarduera egiten jarraitu ahal dezan, 15.000 euroko zenbatekoa emanez. Horrela, ekimenak bere jarduerarekin jarraitu ahal izatea bermatu da. Abian jartzeko Wanted udal programaren laguntza izan zuen Oreka ekimena aipatutako soberakinak birbanatzeaz arduratzen da, prozesu seguru, garden eta automatizatu baten bidez, elikagaien hotz-katea bermatuz, baldintza egokietan jaso daitezen.
Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak “proiektuaren garrantzia azpimarratu du, ekonomia zirkularrean eta soberakinak berreskuratzea nagusi den baliabideen aprobetxamenduan oinarrituta, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko. Era berean, Wanted udal-programatik sortutako ekimen honen balioa azpimarratu nahi dugu. Programa horrek gazteen ekintzailetza sustatzen du eta Getxoko gazteei laguntza ekonomikoa ematen die gizarte-ekimeneko proiektuetan”.
Egindako ekarpenaren bidez, joan den apiriletik gaur egunera arte, Orekak dohaintzan emandako 14.234 otordu inguru (3.905 kilo janari, 33.776 euroko balioarekin) helarazi dizkio “Las Hijas de la Caridad” ekimenaren onuradunari, eta, ondoren, Portu Zaharrean kudeatzen duten jantoki sozialaren bidez banatu dituzte, aurreko urtean baino % 141 gehiago. Gainera, kopuru horri esker, enpresa emaileek 15.199 euro desgrabatu ahal izan dituzte.
Udala lanean ari da banaketa handitu ahal izateko, aipatutako elikagaien soberakinak Algortako San Nikolas de Bari parrokiako elikagaien kudeaketa solidariorako