


Ekitaldien Agenda

TxikiFest haur eta familientzako planak
Data:2023/6/2 - 2023/6/11
Ordutegia:Hasiera Ordua
Tokia:Getxoko kalean zehar
TxikiFest haur eta familientzako aire zabaleko kultura-programazioa izango da erabateko protagonista Getxon. TxikiFesteko programazioak hainbat diziplinatako arte eszenikoen ikuskizunak (clown, antzerkia, musika, zirkua, dantza) eta parte hartzeko ekintzak bilduko ditu, hala nola arte plastikoetako tailerrak, bertsolaritza eta ahozkotasun dinamikak, ginkanak, jolasguneak eta irakurzaletasuna sustatzeko guneak, besteak beste.
Ekainak 2
- ZEPPELIN (La Baldufa Teatre)
18:30 h. | | Bizkaia zubitik Santa Eugenia plazara
Aurrekaririk gabeko bidaia batek ametsaren eta irudimenaren mundura garamatza. Messieur Bocamoll, Marcello asmatzaile mekanikoa eta Ursus akrobata pilotu ausartak XX. mende hasierako aireko aitzindarien aro zoragarrira garamatzate ZEPPELINekin. Aho zabalik dauden herritarren aurrean, erakustaldi hegaldi bat egiten ari dira. Ezerk ez ditu atzera botako. Ez ekaitzek, ez matxurek, ez dute zure abentura eragotziko. Publikoaren laguntzarekin, ahalik eta oztopo gehien gaindituko dituzte. Munduan zehar egiten dituzten bidaietan jendea ezagutuko dute, hiriak, musikaz maitemindu eta kaleak kolorez beteko dituzte.
Ekainak 9
- Buruhandi eta erraldoiak kalejira(Agurra)
12:30 h. | | San Nikolas plazatik Algortako Geltokia plazara
Ekainak 10
GIANT LUMEN KALEJIRA (Eventus Culture)
21:30 h. | San Nikolas plazatik Tellagorri plazara
Hainbat formatutako irudiz osatutako kalejira koloretsua, oinezko erraldoiak, belozipeto eta txorietan. Elkarren artean desberdinak diren txotxongilo guztiak, ezaugarri eta kolore desberdinekin. Ricardo Texidók, "Danza Invisible" taldearen sortzaileak, konposatu du ikuskizun honetarako musika.
Informazio gehiago
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
![]() |
Metro Algorta |