


Ekitaldien Agenda

Johnny Chico
Data:2023/6/25 - 2023/6/25
Ordutegia:Ekainak 25, 19:30 etan
Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo
Johnny Chico izeneko istorioan ez dago ez amore ematerik, ez barkamenik. Bizi den errealitatearekin bat ez datorren mutikoaren istorioa da; hala ere, bere inguruko munduan bizirik jarraitzen saiatzen da, bere neurrikoa izan ez arren. Azken finean denok bilatzen dugun gauza bera bilatzen du: maitatua eta onartua sentitzea.
Bi egunik behin, homosexual bat erailtzen dute munduan, homofobiari lotutako egintzekin. Sexu-identitateko arazoak dauzkaten pertsonak edo pertsonen taldeak izan ohi dira sarri homosexualen aukako erasoen eta erailketen erantzule.
Zalantzarik gabe, afalorduko albistegietan egunero entzuten ditugun jokabideen beste biktima bat da Johnny Chico. Ohiko moduan ez maitatzeagatik kolpeka isilarazi behar den beste marikoi bat. Guk, ikusle gisa bakarrik, Johnnyren zorigaitza ikusten dugu, baina ez diogu egoera horretatik ateratzen laguntzen. Galduta, nahigabetuta, bakarrik eta noraezean jarraitu dezan uzten dugu. Johnnyk bera izatearren bizi du zorigaitza, baina zer gertatuko litzateke gutako norbait izango balitz? Edo gure senideetako norbait? Edo gure semea/alaba?
Johnny Chico LGTBIQ+ fobiaren aurkako oda da, fuckgender pentsaera islatzen duena. Izan ere, berdin dio nor zaren, zer daramazun jantzita edo zutaz espero dutena: gizon edo emakume... azkenean guztiok gara berdinak biluzten garenean.
- Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
- Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
- Romo Kultur Etxea-RKE (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)
Informazio gehiago
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -
![]() |
Metro Algorta |