Jaiak, Erakusketak eta Azokak, Nagusiak
Data: 2022/8/10 - 2022/8/10
Ordutegia: 10:00-14:30
Tokia: San Nikolas eta Biotz Alai plazetan
Abuztuaren 10ean, San Lorentzoko Azoka izango da Getxon berriro ere, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean. Ohi bezala, Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan kokatuko dira parte hartuko duten Euskal Herri osoko ekoizleen 60 saltokiak. Azoka goizeko 10:00etan hasi eta 14:30ak aldera amaituko da. Gauez, 22:00etan, bertoko Biotz-Alai abesbatzak jaialdia itxiko du Muxikebarrin eskainiko duen ohiko kontzertuaren eskutik.
Azokako bisitariek goiz osoan zehar euskal baserriko produktu tipiko ugari erosi ahal izango dituzte, honakoak esaterako: barazkiak, frutak, gaztak, pateak eta ahatearen deribatuak, ogia, pastelak, eztia, sagardoa edo txakolina, apaindurako landareak eta urdaitegiko produktuak, besteak beste, produktu ekologikoak ahaztu gabe. Trikitilari eta gaitari taldeak egongo dira jai giroa animatzeko, horrela, bertaratzen direnek talo txorizoarekin, sagardoa edo bestelako produktu batzuk dastatu ahal izango dituzte kokaleku bakoitzean dauden txosnetan. Merkatu honetako produktuen kalitate eta aniztasuna pizgarri nagusiak dira bisitarientzat, eta horiei esker, Getxoko San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetako bat da.
Kontzertu korala
Eguna bukatzeko, Biotz-Alai abesbatza San Lorentzoko jaiari amaiera bikaina emateaz arduratuko da. Horrela bada, bere ohiko kontzertua emango du Muxikebarrin, 22:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak dagoeneko jaso daitezke Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean.