Hirigintza
Jabari eta erabilera pribatuko lurretan azterketa geologikoak egiteko obrak dira, materialak erauztea, laginak aztertzea eta abar ere eragin dezaketenak.
Izapideak:
1. Aurreko komunikazioa
Aurreko komunikazioa dokumentu normalizatu batean egin behar da eta Udalari aurkeztu behar zaio, beherago zehaztuta dagoen dokumentazio espezifikoarekin batera. Gero, Udalak egiaztatu behar du obra jarduera komunikatu gisa bideratu daitekeela eta dokumentazio guztia aurkeztu dela.
Behin hori egiaztatuta, dokumentua onartuko da eta interesdunari eskariaren kopia eta dokumentuaren onarpena emango zaizkio. Kopia hori Administrazioa jakinaren gainean dagoenaren egiaztagiritzat hartuko da eta, beraz, interesdunak eskatutako jarduerari ekin ahal izango dio. Eskariaren kopia jarduera egingo den lokalean edo obra egingo den tokian ikusteko moduan jarri behar da.
Udal Zerbitzuek dokumentazioa aztertuko dute eta, hala badagokie, jarduera aztertzera joango dira, egiaztatzeko egindako komunikazioarekin eta ordenamendu juridikoarekin bat datorrela. Dokumentazioa eta/edo obrak aztertu ondoren, hilabeteko epean, txostena egingo da, ziurtatzeko jarduera aplikatu behar zaion araudiarekin bat datorrela.
Hala badagozkio
1. Dokumentazio orokorra
1.1. Aurreko komunikazioaren eskariari dagokion inprimaki normalizatua.
1.2. Kasu bakoitzean aplikatu behar den sektore-legeriaren arabera aurkeztu behar diren aldibereko baimenak.
Hala badagokie, baimen horiekin batera titularraren edo/eta eskatzailearen adierazpen bat aurkeztu behar da, non adierazi behar baituen baimena jasotzeko dokumentazioa Udalari eskariarekin batera aurkeztutako berbera dela.
1.3. Eskatzaile, sustatzaile edo ordezkariaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa eta ordezkaritzaren ziurtagiria.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:
- Kokapena: jarduera gauzatu nahi den eraikina, lursaila, lokala… non dagoen azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
- Memoria, honako hauek jasotzen dituena: esku-hartzearen helmena, erabiliko den makineria, erauzten den materialaren norakoa (hala badagokio) eta zarata eta bibrazioei buruzko ordenantzan era horretarako jardueretarako zehaztutako ordutegia betetzen denaren adierazpena.
- Esku-hartzearen aurrekontu xehatua
HAB Areeta/Romo
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
E-maila:hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta
Torrene 3
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
E-maila:hab.algorta@getxo.eus
Aurreko komunikazioa jaso ondoren Udalak ez du berariazko erabakirik hartu behar. Beraz, komunikazioa aurkeztea nahikoa da obrak egin ahal izateko; betiere, aplikatu beharreko araudian zehaztutako baldintzak bete behar dira eta komunikatzailea izango da erantzulea
Ez da Udalaren berariazko erabakirik behar, jakinaren gainean jartzea soilik
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza normativa_eu.htm
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen zerga ordenantza normativa_eu.htm
Hirigintza Zerbitzuen eta Obra Lizentzien Tasa arautzen duen ordenantza fiskala normativa_eu.htm
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa 2-2006 Legea.pdf
Herri Administrazioen Administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legea Ley 39-2015 de 1 octubre de Procedimiento Administrativo Común AAPP.pdf
Obrak eta jarduerak gauzatzeko eskaera DN.269 Solicitud para realizacion de obras y actividades.doc
Obra eta jarduerak gauzatzeko borondatezko ordezkaritza ematea DN.272 Otorgamiento representacion voluntaria obras actividades.doc