ONDAREA
Dirulaguntzak Getxoko gazteek etxebizitza alokatzeko 2022. eta 2023. urteetan.
- Eskatzaileak, diruz lagunduko den epean, 18 eta 35 urte artean izan beharko ditu.
- Indarrean dagoen errentamendu-kontratu baten titularra izan behar da ohiko bizilekurako, 2022ko uztailaren 1etik aurrera eta 2023ko ekainaren 30era artekoa; kontratuaren gutxieneko iraupena urtebetekoa izango da. Kontratua amaitzen edo hasten bada diruz lagundutako aldiaren barruan, diruz lagundu beharreko zenbatekoak kontratua indarrean dagoen denborari dagozkionak izango dira.
- Kontratuaren hileko errenta ezin izango da 1.100 eurokoa baino handiagoa izan (garaje-, trasteleku- eta komunitate-gastuak kanpo utzita), oinarrietan jasotako ohiz kanpoko kasuan izan ezik.
- -Eskatzaileak dirulaguntzaren xede den etxebizitza horretan bertan egon beharko du erroldatuta dirulaguntza eskatzen duen aldian.
- Etxebizitzan erroldatuta egongo dira soilik errentamendu-kontratuaren titularrak eta, egotekotan, 18 urtetik beherako emantzipatu gabeko adingabeak eta/edo aurrekoen kargupean dauden nagusiak.
- Bizikidetzako unitateko pertsona guztiak dirulaguntzaren xede den etxebizitzan erroldatuta egongo dira, eta haien ohiko egoitza iraunkorra izango da.
- Arau orokor gisa (kontsultatu salbuespenak oinarrietan), eskatzaileak ez du etxebizitzarik izango jabetzan, eta ez du izango azalera-eskubiderik edo usufrukturik ere eskaera egin duen unean eta diruz lagundutako aldian. C motako bizikidetzako unitateetan, beste ezkontidea edo egitatezko bikotekidea ere ezin izango da horrelakoren baten jabe izan, nahiz eta eskatzaile gisa aurkeztu ez.
- A eta B motako bizikidetzako unitateak osatzen dituzten eskatzaileen urteko diru-sarrera haztatuak (2021eko PFEZ) ez dira, bakarka, 25.000 euro baino gehiago izango; eta eskatzaileek C motako bizikidetzako unitateak osatzen badituzte, bien artean, ezin izango dute 39.000 euroko kopurua gainditu, nahiz eta eskatzailea horietako bat baino ez izan.
- Eskatzaile guztiek Getxoko Udalarekiko zergak, tasak, arielak eta zehapenak eguneratuta izango dituzte eta zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izango dituzte.
- Eskatzailea ez da egongo Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntza Orokorren Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan.
- Eskatzailea ezin izango da izan aldi berean beste erakunde batzuek alokairurako emandako laguntza edo dirulaguntza baten onuraduna.
- Alokatutako etxebizitzak Getxon egon behar du, bizigarritasun-lizentzia eduki eta udal-erroldan alta emanda izan.
Deialdia arautzen duten berariazko oinarrien seigarren oinarrian zehaztutakoa.
Administrazio Elektronikoko Bulegoa - Alokairurako dirulaguntzak
Web: https://www.getxo.eus/aeb
Ondarea eta Etxebizitza
E-maila:ondarea@getxo.eus
Ondarea eta Etxebizitza - Alokairurako dirulaguntzak
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telefonoa:944660044
Sei hilabete, deialdia argitaratzen den egunetik aurrera.
Epea igaro bada, eta ebazpena berariaz ematen ez bada, ulertuko da dirulaguntzaren eskaera atzera bota dela.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
2022-2023. urteetan etxebizitzaren alokairu-gastuetarako Getxoko gazteei dirulaguntzak emateko oinarri bereziak 2022-2023. urteetan etxebizitzaren alokairu-gastuetarako dirulaguntzak emateko oinarri bereziak.pdf
Dirulaguntza-eskaera Getxoko udalerrian etxebizitza alokatzeko DN.304 Solicitud subvencion alquiler vivienda.doc
Dirulaguntzaren informazioaren laburpena DN.309 Subvenciones alquiler vivienda en Getxo.doc