Tramiteak


GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZA

Kudeaketa Unitatea


GIZARTE ZERBITZUAK

Deskribapena


Aldirokoa ez den prestazio ekonomikoa. Gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, ekiditeko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu zehatzei (arruntak edo apartekoak) aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez daukaten pertsonen beharrizanak asetzeko ematen da. Diru-laguntza izaera du. Beraz, aurrekontuari loturik dago

Eskakizunak


- Erroldatuta egotea eta laguntza eskatzen den udalerrian bizilekua izatea, eta erroldatuta egotea eta bizitokia izatea Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan eskaera aurkeztutako data baino sei hilabete lehenago gutxienez.
- Bizikidetzako unitate bat eraikitzea eskaera aurkeztutako data baino urtebete lehenago gutxienez.
- Etxebizitzako prestazio osagarriaren hartzaileak ez izatea, gizarte-larrialdietarako laguntzak 3. artikuluaren b) eta c) ataletan jasotako gastuak estaltzeko eskatzen badira salbu
- 18 urte beteta izatea.
- Bere bizikidetza-unitateko kide diren pertsonei eragiten dien Dekretu honetako 3. artikuluan jasotako gastu zehatzei aurre egiteko behar besteko baliabiderik ez izatea.
- Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren urteko kopurua baino lau bider handiagoko balioa duen ondarerik ez izatea.
- Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Saileko Etxebide zerbitzuan izena emanda egotea edo zerbitzu horretan alokatzeko etxebizitzaren eskatzaile gisa izen-ematea eskatzea, gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairuko gastuak estaltzeko bideratzen diren kasuetan.
- Pertsona eskatzailearen bizikidetza-unitateko kide den edozein pertsonaren eta pertsona alokatzailearen artean ez egotea hirugarren mailarainoko odoleko ahaidetasunik.
- Gizarte-larrialdietarako Laguntzak emateko Irizpideei buruzko udal-araudia jasotzea dakarren beste edozein baldintza.

Dokumentazioa


a)Eskaera, Eusko Jaurlaritzaren ereduaren arabera egina. Datuak kontsultatzeko erantzukizunpeko baimena, Eusko Jaurlaritzaren ereduaren arabera.
b)Ordezkaritzaren ziurtagiria, eredu normalizatuaren arabera egina, onuradunaren ordezkariak aurkezten baldin baditu eskaerak eta ordezkariaren NANa.
c)Indarrean dagoen NANaren, AIZaren, pasaportearen, familia-liburuaren edo zaintza edo tutoretza egiaztatzen duen agiriaren fotokopia. Eskaera berriak.
d)Banatzeak: demanda / epaia / erregistroko ziurtagiria / erantzukizunpeko adierazpena. Eskaera berriak.
e)Azken ordainketa egiaztatzen duen agiria, dagokion ebazpenarekin edo hitzarmen arautzailearekin bat datorrena.
f)Emakumeen kontrako indarkeria kasuan, ebazpen judizialaren, fiskalaren txostenaren edo babes-aginduaren fotokopia. Eskaera berriak.
g)Administrazio-prozeduretako datuak kontsultatu edo egiaztatzeko ez oposaketa, eredu normalizatuaren arabera egina, 16 urtetik gorako guztiek sinatuta.
h)Ohiko etxebizitza jabetzan eduki ezean, alokairu-, azpierrentamendu-, baterako errentamendu-, ostatatze- edo apopilotza-kontratuak. Halaber, azpierrentamenduaren kasuan, alokairuaren kontratuan etxebizitzaren jabearen sinadura ageri beharko da.
i)Besteren konturako langileak: eskariaren urteko laneko kontratu GUZTIEN kopia eta kontratu bakoitzari dagozkion nomina guztiak. Laneko kontraturik eduki ezean, enplegatzailaren erantzukizunpeko adierazpena, edo, bestela, langilearen erantzukizunpeko adierazpena. Hasiera-eguna, hileko zenbatekoa, lanorduak eta ordainsarien kopurua adierazi behar dira.
j)Norberaren konturako langileak: PFEZen azken aitorpenaren edo BEZaren hiruhileko aitorpenaren kopia eta Gizarte Segurantzaren ordainketaren kopia.
k)Langabezian egonez gero (araututako ikasketan egiten ari diren 23 urtetik beherakoentzat izan ezik), LANBIDEren enplegu-eskatzailearen txartela. Negubide kalea 16, AREETA.
l)Gaztelagun, jaso izanaren eta zenbatekoaren egiaztagiria.
m)Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen baduzu edo alokairua ordaintzeko laguntza jasotzen baduzu,
n)Jatorrizko herrialdeko ondasun higiezinen ziurtagiria edo erantzukizunpeko adierazpena, bizikidetza-unitateko hamazortzi urtetik gorakoen eredu normalizatuaren arabera egina.
o)Aribideko urtean gizarte-larrialdiko laguntza jasotzearen edo ez jasotzearen ziurtagiria, udalerriz aldatu diren kasuetan.
p)Bankuko saldoa, familia-unitateko 18 urtetik gorako kide guztien kontu eta banku-titulu guztien egoerari buruzko eredu normalizatuaren arabera.
q)Bankuko helbideratze-orria, erantsitako eredu normalizatuaren arabera.
r)Gizarte-larrialdietarako laguntzak alokairuko gastuak estaltzeko bideratzen direnean: Kontratuak eta ordainagiriak, errentatzailearen eta errentariaren datu guztiak adierazita: errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea edo gelen alokairua, ordainagiriak eskariaren urtekokoak hitzorduaren egunera arte. Harrera-zentroan bizi izanaren ziurtagiria edo turismo-ostatuaren faktura.
s)Gizarte-larrialdietarako laguntzak hipoteka-mailegua gastuak estaltzeko bideratzen direnean: Bankuko dokumentazioa aurkeztu beharko da, ohiko etxebizitzaren hipoteka-mailegua dela adierazita, bai eta eskariaren urtean ordaindu beharreko hileko zenbatekoa zehaztuta ere. Etxebizitzaren eta hipoteka-maileguaren eskriturak edo banku-erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko da; ziurtagiri horretan adieraziko da maileguaren helburua ohiko etxebizitza erostea dela.
t)Gizarte-larrialdietarako laguntzak mantgendua gastuak estaltzeko bideratzen direnean: Energia-gastuak: Ura, zaborra, estolderia, erkidegoko kuota, OHZ, etxeko eta erkidegoko asegurua eta eraikinen ikuskapen teknikoa egiaztatzeko, erakunde hornitzaileak onuradunaren izenean igorritako ziurtagiria edo ordaindutako fakturak aurkeztu beharko dira. Derramei dagokienez, administratzailearen edo presidentearen agiria aurkeztu beharko da, zeinetan zehaztuko baita derrama horiek aurrezteko direla, zenbatekoa eta epea adierazita. Ur Partzuergoa: Done Bikendi kalea 8 (Albia Eraikina 1) Bilbo, laburpena eskatzeko. Tel.: 94.487.31.87
u)Gizarte-larrialdietarako laguntzak energia gastuak estaltzeko bideratzen direnean: Energia-gastuak: Argia, gasa edo etxean erabiltzen den beste edozein erregai egiaztatzeko, erakunde hornitzaileak onuradunaren izenean igorritako ziurtagiria edo ordaindutako fakturak aurkeztu beharko dira, eskariaren urteko urtarriletik hitzorduaren egunera arte bitartekoak. Iberdrola Algorta: Basagoiti, 64 Iberdrola Romo: Ibaiondo, 11, Iberdrola, bezeroei arreta emateko zerbitzua: 900 200 708, EDP: 900 907 000.
v)Gizarte-larrialdietarako laguntzak konponketa eta instalazioak gastuak estaltzeko bideratzen direnean: Energia-gastuak: Erkidegoan: Aurten ordaindu beharreko urteko zenbatekoa adierazten duen agiria (administratzailearena edo presidentearena) eta erkidegoak obrari buruz hartutako erabakiaren data. Etxebizitzan: Bi aurrekontu, faktura eta/edo Gizatek-i egindako eskaera, irisgarritasuna hobetzeko kasuetarako.
w)Gizarte-larrialdietarako laguntzak altzairuak eta etxetresna elektrikoak gastuak estaltzeko bideratzen direnean: 2 aurrekontu eta faktura
x)Gizarte-larrialdietarako laguntzak lehen mailako beharrak gastuak estaltzeko bideratzen direnean: Hortzetako konponketak: Bi aurrekontu edo faktura Osakidetzak edo haurren hortzak zaintzeko programak barne hartzen ez dituen tratamenduak, ortodontziak eta inplanteak egiaztatzeko, horren beharra azaltzen duen medikuaren txostena. Urritik aurrera egindako eskaeretarako: Egindako gastuaren faktura. Betaurrekoak eta/edo lentillak: Bi aurrekontu edo faktura eta horren beharra azaltzen duen medikuaren txostena. Audiofonoak eta/edo ortopedia: Bi aurrekontu edo faktura eta horren beharra azaltzen duen medikuaren txostena, bai eta Gizatek-i egindako eskaera ere, audifonoak erosi izan badira. Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituen beste gastuen kasuan (psikologoak, estimulazio goiztiarra, ileordea minbiziaren tratamenduan, logopeda...), bi aurrekontu eskatuko dira, baita beharra azaltzen duen medikuaren txostena ere.
y)Gizarte-larrialdietarako laguntzak zorpetze gastuak estaltzeko bideratzen direnean: Gizarte-larrialdiko laguntzan jasotako edozein kontzepturengatik sortutako zorraren egiaztagiria

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


Aurrez aurre

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

E-maila:gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)

Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48993

E-maila:gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)

Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Romo

Posta kodea:48930

E-maila:gizartez@getxo.eus

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko


Hirurogei egun

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak


Eskaera ezestea

Baliabideak


Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia


4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, gizarte larrialdietarako laguntzei buruzkoa decreto 4-2011, de 18 de enero de AES.pdf

16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena 16-2017 Dekretua.pdf

Eusko Jaurlaritzako 2023ko Agindua 2023ko GLL agindua.pdf

Getxoko Udalean 2023ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak eta laguntzak emateko irizpideak 2023ko GLL oinarriak.pdf

Batera bizi diren familiako kide guztientzako gizarte-larrialdiko laguntzaren eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak Documentacion a adjuntar.pdf

Erantsitako agiriak


Gizarte Zerbitzurako banku dokumentazioa. Prestazio ekonomikoak DN.223 Documentacion bancaria para Servicios Sociales. Prestaciones economicas.doc

Banku helbideratzeko orria Gizarte Zerbitzuetarako. Prestazio ekonomikoak DN.316 Hoja de domiciliacion bancaria para Servicios Sociales. Prestaciones economicas.doc

Informazioa datuak kontsultatu eta egiaztatzeari buruz - Gizarte larrialdietarako laguntzak DN.339 Consulta y verificacion de datos - AES.doc

Ordezkatzeko baimena ematea (Gizarte-Kohesioa). Prestazio ekonomikoak DN.410 Otorgamiento de representacion (Cohesion Social). Prestaciones economicas.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Jatorrizko herriko higiezinak DN.426 Declaracion responsable para SS - Bienes del pais de origen.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Diru-sarrerak DN.427 Declaracion responsable para SS - Ingresos.doc

Zirutagiria Gizarte Zerbitzuetarako - Erkidegoaren Administrazioa DN.428 Certificado para SS - Administración de la Comunidad.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Enplegatzailea DN.430 Declaracion responsable para SS - Empleador.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Langilea DN.429 Declaracion responsable para SS - Empleado.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Etxebizitza-errentaria DN.431 Declaracion responsable para SS - Arrendatario de vivienda.doc

Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Izatezko bikotea DN.432 Declaracion responsable para SS - Pareja de hecho.doc

Gizarte-larrialdirako laguntzen justifikazioa DN.555 Justificacion de las ayudas de emergencia social.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +