Tramiteak


ADINEKOENTZAKO OSTATU-ZERBITZUA

Kudeaketa Unitatea


GIZARTE ZERBITZUAK

Deskribapena


I. mailako mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei epe luzeko ostatua edo ostatu iraunkorra emateko zerbitzu bat da, eta, salbuespenez, baita aldi baterakoa ere.

Laguntza maila txikia duen zerbitzua da, eta bertan langileak daude honako funtzio hauek betetzeko: tutoretza eta gainbegiratzea, bitartekaritza, laguntza soziala eta, hala badagokio, arreta pertsonala eta etxekoa. Tutoretzapeko apartamentuen kasuan, langileak ez daude horiei atxikita.

Helburu hauek ditu:
a) Erabiltzaileei komunitate esparruan egotea erraztea.
b) Beren autonomia pertsonala hobetzea, mantentzea eta/edo autonomo izateko aukera ematen dieten abileziak eta gaitasuna narriatu daitezen saihestea.
c) Isolamendu egoerak saihestea.
d) Haien segurtasun sentimendua sustatzea.

Eskakizunak


a) Eskaera aurkezten den egunean 65 urte beteta izatea. Salbuespen modura, zerbitzura sartu ahal izango dira 60 urte edo gehiago dituztenak, gainerako baldintzak betetzen badituzte, erreferentziazko gizarte langilearen nahitaezko txostena badute eta haren koordinatzaileak oniritzia eman badu.
b) Getxon erroldatuta egotea eta bertan edukitzea egiazko bizitokia, eskaera aurkeztu den egunaren aurreko 12 hilabeteetan, etenik gabe.
c) Mendekotasunaren I. maila aitortuta edukitzea. Hura berrikusteko eskatuko da egoera okertuz gero, hobetuz gero, edo diagnosian erratu badira.
d) Erreferentziazko gizarte langilearen txosten teknikoa eta haren koordinatzailearen oniritzia, zerbitzua erabiltzailearen beharretara egokitzen dela dioena.
e) Laguntza sanitario espezializaturik edota iraunkorrik ez eskatzea, gizarte-zerbitzuen sarearen eskura ez badago.
f) Jokabide nahasmendurik edota zerbitzuaren funtzionamendua edo bizikidetza arrunta larriki eragotzi dezakeen portaerarik ez izatea, pertsonarentzat, beste erabiltzaile batzuentzat edo profesionalentzat arriskutsua bada.
g) Gaixotasun infekzioso-kutsakor bat, gaixotasun mental bat edota adikzioren bati, dagokion tratamenduari uko ez egitea.

Dokumentazioa


- Eskabidea
- Eskatzailearen N.A.N.-I.F.Z. txartela eta fotokopia
- Gizarte Segurantzako kartilaren edo Onuradunaren Osasun-asistentzia kartilaren fotokopia.
- Gaixotasun infekto-kutsakorrik ez dagoela eta bizitza independenterako eta elkarbizitzarako ezgaitzen duen ezintasun psikiko edo zorotasunik ez duela adierazten duen mediku txostena
- Zerbitzuaren onuradunen diru-sarreren ziurtagiria: pentsioak, nominak...
- Azken Errenta Aitorpena edo ,kasua bada, egin behar izatearen salbuespenaren ziurtagiria
- Azken hiru urteei dagozkien ondasun higiezinen ziurtagiria, kontribuzioa ordaintzen duen probintziaren Ogasuneko Foru Ordezkaritzak egindakoa
- Azken hiru urtetan ondasunen eskualdatzerik egin bada, eskualdatze hori egiaztatzen duen agiria.
- Etxebizitzaren jabea izanda, etxebizitza aurri egoeran, desjabetze tramiteetan... badago, egoera hori egiaztatzen duen agiria.
- Egoera ekonomikoaren gaineko zinpeko aitorpena
- Agiri osagarriak, zerbitzuk egoki irizten badio

Udalak interesdunei ez die eskatuko aurkezteko Udalak berak lortu dezakeen informazioa. Eskatzaileak, eskaerarekin batera, familia unitatearen kide guztien baimena aurkeztuko du datuak kontsultatu edota egiaztatzeko, guzti hau dokumentu normalizatuen bidez.

Datuak faltsutzen edo ezkutatzen badira, zerbitzuaren eskatzaile izaera galduko da, eta hainbat erantzukizun ekar ditzake horrek.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


Aurrez aurre

Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia

Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urgull k. z/g

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

E-maila:gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)

Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Urduñako Mendatea kalea 16

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48993

E-maila:gizartez@getxo.eus

Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)

Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara

Kokapena:Romo

Posta kodea:48930

E-maila:gizartez@getxo.eus

Baliabideak


Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia


Adinekoentzako ostatu zerbitzuaren araudia Adinekoentzako ostatu zerbitzuaren Araudiari behin betirako onarpena ematea.pdf

Adinekoentzako ostatu zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko barne-arauak: tutoretzapeko apartamentuak Barne-arauak.pdf

Getxoko Udal Egoitzaren barne araubideko Araudia Getxoko Udal Egoitzaren barne araubideko Araudia.pdf

Erantsitako agiriak


Eskaera adinekoentzako ostatu-zerbitzuetarako DN.367 Solicitud de servicio de alojamiento para personas mayores.doc

Gizarte Zerbitzurako mediku txostena DN.212 Informe Medico para Servicios Sociales. Servicios de informacion.doc

Gizarte zerbitzurako banku dokumentazioa. Informazio eta arreta zerbitzua DN.435 Documentacion bancaria para Servicios Sociales. Servicios de informacion.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +