Getxo Dog Friendly - Getxo zure txakurrarekin
Parke handiak, pasealekuak, mendiko ibilbideak eta kultura gastronomiko paregabea ditu Getxok, eta Dog friendly udalerria denez, egun ederrak igaro ditzakezu zure txakurrarekin batera.
Maskota horiekin batera joateko egokitutako garraiobideak, espazio libreak, jarduerak eta establezimenduak asko dira Getxon.
Txangoak eta mendiko ibilbideak txakurrarekin Getxon
Getxok kostaldeko nahiz barrualdeko ibilbideak ditu, txakurrekin batera gozatzeko modukoak.
Barrualdeko ibilbidea
Fadura Kirol Hiriaren ondoan dagoen Bolueko hezeguneko pasealekuan 120 hegazti espezie baino gehiago bizi dira.
Ibilbidea sarrerako muralean hasten da, Larrañazubi ikastetxearen alboan. Egurrezko zubi txikitik igaro ostean, hezeguneko ur geza ikus daitekeen begiraleku batera iristen da.
Leku hori ibaiertzeko basoko ohiko landarediaz betetako hamar hektareaz inguratuta dago.
Kostaldeko ibilbidea
Paseoa Bizkaia Zubian hasten da, zubi esekia izenez ezagunagoa. Abrako badiara bidean Areetako kaia dago. Ibilbide horretan zehar daude Etxe handien ibilbideko zenbait jauregi, Getxoko urrezko aroa gogorarazten digutenak.
Ibilbide horretatik igarotakoan, Ereaga hondartzara iristen da. Bainatzeko denboraldiaz kanpo goza dezakete txakurrek, arratsaldeko 16:00etatik goizeko 11:00ak arte.
Ereagako kaiko azken zatian Getxoko Portu Zaharra dago. Itsasoko esentzia eta berdegunea duen txoko tradizionala da. Atseden har daiteke Abrako badiako ikuspegiaz gozatu bitartean.
Itsasertzeko ibilaldi horren iraupena ordubete ingurukoa da.
Urrunago joan nahi izanez gero, ibilbideak Arrigunagako hondartzarantz jarraitzen du. Horren ostean, Galea pasealekura iristen da, non Aixerrotako errotako eta Galeako gotorlekua baitauden, harik eta, amaitzeko, Gorrondatxe-Azkorri hondartzara iritsi arte.
Ibilbide osoa egiteko kirol oinetakoak erabiltzea gomendatzen da.
Txakurrentzako aisia-guneak:
Getxok honako txakurrentzako aisia-guneak ditu txakurrek (arriskutsua izan daitezkeenak izan ezik) libreki goza dezaten, hau da, solte baina kontrolpean ibil daitezen arratsaldeko 16:00etatik goizeko 11:00ak arte.
- Evaristo Txurruka kaia eta Areetako hondartza
- Galeako pasealekua (Aixerrotatik Sopelako mugaraino)
- Gobela ibaiaren eta Makaleta etorbidearen paraleloko pasealekua
- Zugatzarte - Pinudia - Andrés Larrazabal
- San Joseren parkea
- Villa de Plentzia
- Artaza hotela parkea
- Darío Regoyos parkea
- Arkotxa-Zarrenebarri
- Real Socorro parkea
- Udaltzaingoa
- Euskal Herria trenbideekiko paraleloa
- Iturribarri
- Arrigunaga zelaia ezkerraldea
- Aretxondo zelaia
- Usategi 2 parkea
- Kasune parkea
- Lañomendi parkea
- Ramos Uranga parkea
- Paellak aldea eta hilerria
- Venancio parke berria (alde bat)
- Las Mercedes parkea - Pinueta (berdegunea)
Txakurrak hondartzetara udan (ekainaren 1etik irailaren 30era) arratsaldeko 20:00etatik hurrengo eguneko 09:30era sartu ahal izango dira, eta neguan (urriaren 1etik maiatzaren 31ra) ez da ordu-mugarik egongo. Salbuespen gisa, Gorrondatxe (Azkorri) eta Balanar/La Bola hondartzak ezarri dira, ezin izango baitira aisialdirako gune gisa erabili urteko ezein garaitan, ingurumena babesteko arrazoiengatik.
Gainerako eremu eta pasealekuetan, eta aipatutako eremuetan adierazitako ordutegitik kanpo, txakurrak lotuta eraman beharko dira uneoro.
Kontsultatu txakurren aisialdirako guneen mapa.
Txakurrarekin jatea Getxon
Gomendatzen da aldez aurretik erreserba egitea eta txakurrarekin goazela adieraztea, establezimenduak guztiontzako kokapenik erosoena erreserbatu ahal izateko.
- MiGaea jatexea. Algortako etorbidea, 12. Neguri.
- Txinuk garagardotegia. Euskal Herria kalea, 2. Algorta.
- Burdinola taberna. Basagoiti etorbidea, 75. Algorta.
- La Barmuteka taberna. Amesti, 10. Algorta.
- Taberna La Birrotxa. Bidebitarte, 3-5. Algorta.
- Flappers liburu-denda taberna. Club, 2. Areeta.
- Oku Lounge taberna. Andrés Larrazabal, 5. Areeta.
- La Ola jatetxea. Ereaga Kaia, 14. Algorta. (Txakurrak onartzen dituzte terraza estalian).
- Fadura jatetxea. Makeleta etorbidea z/g. Algorta. (Fadurako kiroldegiaren ondoan).
- Fangaloka Style. Zientoetxe errepidea, 70. Andra Mari.
Txakurrarekin ostatu hartzea Getxon
- Embarcadero hotel-jatetxea. Zugatzarte etorbidea, 51. Areeta.
- Petit Palace Tamarises Hotela. Ereaga kaia, 4. Algorta.
Turismo-zerbitzuetako enpresak
Lekua erreserbatzeko deitzean, txakurrarekin zoazela adierazi behar da.
- Marmitako Sailing. Irteerak belaontzian Kirol Portutik. Txakur heziak onartzen dituzte.
- El Bote Tours. Irteerak Bilbotik eta geldialdiak Abran (Portugalete, Santurtzi eta Getxo – Kirol Portua). Txakurrak lotuta eta muturrekoa jarrita onartzen dituzte, tamaina txiki-ertainekoak, 2 euroko tarifa ordainduta.
Dog-friendly garraioa Getxon
Hainbat garraiobide daude Getxora iristeko nahiz Getxon txakurrarekin ibiltzeko.
Nola heldu Getxora txakurrarekin
Metro Bilbaoren 1. linean daude Getxoko geltokiak eta bertan 8 kilora arteko txakurrak sar daitezke, uhalaz lotuta eta besoetan.
Aldiriko Renfe trenetan mota guztietako txakurrak daude baimenduta, pertsona bakoitzeko bat, eta derrigorrezkoa da muturrekoa eramatea. Gertuen dagoen geltokia Portugaletekoa da. Hortik Getxora iritsi daiteke Bizkaia Zubia gurutzatuta.
Bizkaibuseko autobusek Bizkaiko ia udalerri guztiak lotzen dituzte, garraio publikoaren sare zabala eta eraginkorra osatuz. Kontsultatu hemen Getxotik igarotzen diren lineak.
Nola ibili Getxon txakurrarekin
- Metro Bilbao. Getxon 7 geltoki daude: Areeta - Gobela - Neguri - Aiboa - Algorta - Bidezabal - Ibarbengoa. 8 kilora arteko txakurrekin bidaiatu daiteke bertan, betiere uhalaz lotuta eta besoetan helduta.
- Bizkaia Zubia. 40 kilora arteko txakurrak doan sar daitezke bidaiarientzako alboko gunean, betiere uhalaz lotuta edo bidaia-kutxan sartuta. Bestalde, gabarra nagusira edozein tamainako txakurrak sar daitezke. Txakurrengatik ez da txartelik ordaindu behar. Segurtasun arrazoiak direla eta, goiko pasabidera ezin da sartu txakurrekin.
- Ereagako igogailu panoramikoa eta Portu Zaharreko igogailua. Bietara sar daiteke doan txakurrekin, uhalaz lotuta edo besotan hartuta.
- BizkaiTaxi Garraiobide horretan txakurrarekin bidaiatu ahal izateko telefonogunean abisatu behar da aurrez. Hala, haiek arduratuko dira txakurrentzako egokitutako ibilgailu bat bidaltzeaz. Telefono-zenbakia: 94 491 53 53
- Bizkaibus. Gehienez ere 8 kiloko txakurrekin bidaiatu daiteke, kaiola edo bidaia-kutxa itxi baten barruan baldin badoaz.
- Gasolinoa (el Bote). Edozein tamainako ondo hezitako txakurrak ere ongietorriak dira, lotuta baldin badoaz.
Ezagutu Euskadiko ibilbideak, informazio praktikoa eta Dog-Friendly guneak Euskadi txakurrarekin gidan.
Getxo Enpresa Elkarteak animalien adiskideen negozio-sarea zabaltzen du, elkarbizitza-arau jakin batzuk errespetatu beharraz kontzientziatzeko ekimenetan laguntzen dutenak. Kanpoaldean bereizgarri bat eta produktu espezifikoen pack bat dituzte. Mapa interaktiboari esker, sarea osatzen duten establezimenduak geolokalizatu daitezke.
Getxoko araudia.
Getxon ez dago debekurik etxeko animaliak tabernetan, kafetegietan eta dendetan sartzeko, salbu eta jabeak berariaz debekatu badu, 1021/2022 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.
Ikus Getxoko Udalaren legedia atala: Ingurumena-Etxeko animaliak
Edozein kontsulta egiteko: INGURUMENA Santa Klara finka Foru kalea, 8 - 1. solairua Getxo ingurugiroa@getxo.eus T: 944660191