Bilbao
Bilbo Getxotik hurbilen dagoen hiria da, Bizkaiko hiriburua, eta autobide eroso batek lotzen ditu; autobide horren bidez, hiriaren erdigunean hamabi minutuan egongo gara.
Bilbo bisitatu beharra dago, bisitarientzako bizi den hiri bilakatu baita. Tabernak eta jatetxeak, pintxo eta tapa gozo-gozoekin… Gastronomiaren hiriburu da Bilbo, ez bakarrik kulturarena. Aisia-zentroa, Bilboko Alde Zaharra bisitatu behar duzu; bertako giroa erabat nazioartekoa da.
Getxon dagoen giro lasaia ez bezala, Bilbo hiri azeleratua da; turismoa atseden gabe mugitzen da. Horregatik, bisitari askok nahiago dute itsaso paretik paseoan ibili edo Algortako Portu Zaharreko terraza lasai batean hartu kafea, eguna amaitzean.
Zer ikusi Bilbon?
Egun bakarra baduzu, hauxe gure gomendioa: hartu metroa eta jaitsi Abandoko geltokian; bertan, Indalecio Prieto (Abando) tren-geltokiko beirate ederra ikusiko duzu. Irteeran, Bilboko Turismo Bulegoa dago, benetako artelana; oraintsu eraikia. Bertatik, joan paseoan Bide Nagusitik Moyua plazaraino. Bidean, Aldundiaren Jauregia ikusiko duzu eta, Moyua plazan, Carlton Hotela edo Txabarri Jauregia.
Bertatik Bilboko Arte Ederren Museora joan zaitezke; bertan, pinturako artelan garrantzitsuak daude, edo zuzenean joan zaitezke Guggenheim Museora, Bizkaia hiriburuko egungo ikonora.
Ibaitik paseoan Bilboko Udalera helduko gara, eta, bertatik, Alde Zaharrera. Baina ezinbestean sartu behar gara bertako kale txikietatik, sorpresaz beteriko kaleetatik; Plaza Berrira hurbilduko gara, pintxoen leku erreferentea da eta.
Jakina, askoz ere eraikin gehiago daude, askoz ere museo gehiago eta Bilbo ikusteko edo bertan gauzak egiteko askoz ere aukera gehiago, baina gomendatzen dizugun ibilbide hau ondo dago egun oso bat egiteko hirian.
Bilbora transfer zerbitzuari esker hogei minututan iritsi ahal izango zara Bizkaiko hiriburura Getxotik.
Informazio gehiago