Bilbao Bizkaia Card
Bilbao Bizkaia Card txartel turistiko ofiziala da eta abantaila ugariz gozatzeko aukera ematen du. Bizkaitik mugitzeko aukerarik onena da, Getxon eta Bilbon bisita gidatuez gozatzeko, deskontu eta promozioez baliatzeko eta ilara luzeak saihesteko.
Doako garraio publikoa
BBCard da Bilbo eta Bizkaitik mugitzeko hautu onena. Txartel honekin aurrezki handiak lor daitezke garraio publiko hauek mugarik gabe erabiltzerakoan:
- Trenbideak:
- Metro Bilbao
- Tranbia
- Euskotren (Bizkaian)
- Autobusak:
- Bizkaibus (hiriartekoak)
- Bilbobus (Bilboko hirikoak)
- Kablea:
- Artxandako funikularra.
- La Reinetako funikularra.
Bisita gidatuak
Bilbao Bizkaia Card (BBCard) txartel turistikoak Getxo eta Bilboko leku enblematikoetara bisita gidatuak egiteko aukera ematen du, kostu gehigarririk gabe.
Getxon
- Portu Zaharra. Antzerki-bisita gidatu honetan modu entretenigarrian erakusten dira Getxoko arrantzaleen hiribildu xarmagarri honen berezitasunak eta tradizioak.
- Areetako sustraietatik: Antzeztutako bisita gidatu honetan deskubrituko dugu nola pasatu zen Areeta padura bat izatetik burgesiarentzako udaldirako tokia izatera.
- Hilerri bat itsasoari begira: Bisita gidatu honetan Bizkaiko hileta-arkitekturaren multzo interesgarrienetako bat ikusiko dugu. Bizkaiko estilo neoklasikoko hilerri honek erromatar kulturaren diseinua erakusten du.
- Atxekolandeta: ikusteko eta ikusia izateko leku bat: Bisita gidatu honetan Atxekolandeta ingurua beren etxeak eraikitzeko aukeratu zuten negozio-gizon horien istorioak ezagutuko ditugu. Zalantzarik gabe, aparteko begiratokia zen.
- Erregeen bide zaharretik: Antzeztutako bisita gidatu honetan Getxoko oinezkoentzako gune politenetako eta ibilienetako bat ezagutuko dutu, hau da, Basagoiti etorbidea.
- Getxo bere sustraietatik: Bisita gidatu honetan baserri auzo zahar honen sekretu guztiak ezagutuko ditugu. Galeako labarren gainean bukatuko dugu, Getxoko irudi eder eta edierazgarrienetako batean.
Bilbon:
- Alde Zaharra. Bilboko Zazpikaleak hiribilduko gunerik tradizionalenetako bat dira eta bertako kale eta plaza harriztatuek Erdi Aroko jatorrizko esentzia mantentzen dute. Aurretik Bizkaiko hiriburua sortzea eta haztea eragin zuten merkataritza eta portu jardueren lekuko izan zen. Bertan daude eraikuntza historikoak, adibidez Santiago katedral gotikoa, Plaza Berria, San Anton eliza eta Erriberako merkatua.
- Zabalgunea-Abandoibarra. Bilboko hirigintzaren eta arkitekturaren garapenaren isla da. Benetako Museo arkitektonikoa da, aire zabaleko eskulturaz beterik dagoena.
Fastpass
Guggenheim Bilbao Museoa eta Arte Ederren Museoa Bizkaiko hiriburuko ospetsuenak eta bisitatuenak dira. BBCard txartel turistikoak horietara sartzeko aukera ematen du, ilara luzeen zain egon behar izan gabe. Horrela, denbora aurreztu eta beste puntu interesgarri batzuk deskubritzeko aprobetxa daiteke.
Promozioak eta deskontuak
Gainera Bilbao Bizkaia Card (BBCard) txartelak promozio eta deskontu ugari eskaintzen ditu proiektuari lotutako enpresen lankidetzari esker. Enpresa horiek honako tipologia hauetan sailkatzen dira: erosketak, museoak eta monumentuak, ostatua, aisialdia, jatetxeak eta bisita turistikoak.
BBCard motak
BBCard txartel turistikoaren hiru eredu daude, eta guztiek onura berberak dituzte:
- 24 ordu – 10 €
- 48 ordu – 15 €
- 72 ordu – 20 €
Nola eskuratu Bilbao Bizkaia Card-a?
BBCard bi modutan eskura daiteke: Bilboko bi turismo bulegoetako edozeinetan, edo erreserba-formularioa betez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilbao Bizkaia Card webgune ofiziala
Ezagutu BBCard-i lotutako Getxoko enpresen promozio eta deskontu erabilgarri guztiak:
Euskal Esentzia
- Basque Corner (souvenirrak)
- Basque Design
- Charo Álvarez
- Arbaiza bitxi-denda
- Aingara bordatuak
- Bizkaiko gozogintza
- Galdaretxe gozotegiak
- Zurikaldai Neguri gozotegia
- Croissanterie Getxo
- Gourmet
- La Oka
- Juan Mari harategia
- Madariaga harategiak
- Jaunene urdaiazpikoak
- Mímate
- Kalaka Delicatessen
- Uniduo Selección
Bisita turistikoak:
- Getxoko antzeztutako bisita gidatuak
- El Bote Tours, pasealekuak Bilboko itsasadarrean eta Abrako badian
Aisialdia:
- 2 Millas, itsasontzien alokairua
- Sailing & Wine, ibilaldiak belaontzian