Gaztelugatxeko San Juan
Gaztelugatxeko San Juan Getxotik autoz 30 minututara dago, eta ezinbestean bisitatu behar da. Itsasoaren erdian dagoen haitz honek, lurrarekin harrizko zubi estu baten bidez lotuta dagoenak, aho-zabalik uzten ditu bisitari guztiak. Gaztelugatxe Bermeo herri bizkaitarreko haitza da. Kostaldearekin bi arkudun zubi baten bidez dago lotuta, eta haitzaren goiko aldean, San Juan ermita dago, X. mendekoa. Bertara arteko paseoa ordubetekoa da, gutxi gorabehera (joan-etorria), autoa uzten den lekutik, baina 200 eskaileratik gora igotzea, kanpaia jotzeko, merezi du.
Errepidetik bistak harrigarriak dira, baina haitzera heltzen zarenean kaioek inguratzen zaituzte eta itsasoaren soinu sendoak eta arnastean gatz-zaporea antzemango dituzu. Kantauri Itsasoaren indarrak beste zentzu bat hartzen du. Bitsa eta olatuen apurtzea ditu bidaiariak bidelagun, ermitara igotzen dabilela. Euskadi bost zentzumenekin bizi behar da, eta Gaztelugatxeko San Juan horren adibide garbia da. Bertatik dauden bistak harrigarriak dira. Gora heltzean, lekuaren handitasunak desberdin sentiarazten zaitu, indartsuago; arnasa sakon hartu eta lasaitu…
Argibide gehiago
Eskaileretarako eta ermitarako sarbidea irekita dago. Gogoan izan sarbide kontrolatutako egunetan doako tiketa online erreserbatu behar dela. Arreta handiz ibili behar da eremu osoan, oraindik martxan dauden obrak direla eta. Eskailerak konpontzeko lanek dirauten bitartean, Gaztelugatxeko baselizarako bisitak segurtasun-baldintzei eusteko ezarritako ordutegiaren barruan egin beharko dira (08:00 - 19:00). Ordutegi horretatik kanpo, sarbidea itxita egongo da, zubiaren aurretik dagoen ate-hesi baten bidez. Hesia 19:30ean itxiko denez, bisitariek kanpoan egon beharko dute ordu hori baino lehen.
Joan Bermeoko Turismo webgunera