Bizikleten alokairua Getxon
Getxon hainbat aukera dituzu bizikleta bat alokatuz zikloturismoaz gozatu dezazun eta udalerriko hainbat gune zure erritmora eta modu jasangarrian ezagutu ditzazun.
Paseoko bizikletak
BICIS TXOFI: 7€-tik gora/ordu 1
Paulino Mendivil, 5.
Tel. (+34)944648381
CICLOS OLABARRIETA: 5€-tik gora/ordu 1
Errekagane kalea, 16B.
Tel. (+34)944644798 www.olabarrieta.cc
Familiarentzako zama-bizikleta elektrikoa
CICLOS OLABARRIETA: 10€-tik gora/ordu 1
Errekagane kalea, 16B.
Tel. (+34)944644798 www.olabarrieta.cc
Triziklo elektrikoak
CICLOS OLABARRIETA: 10€-tik gora/ordu 1
Errekagane kalea, 16B.
Tel. (+34)944644798 www.olabarrieta.cc
Umeentzako bizikletak
CICLOS OLABARRIETA: 5€-tik gora/ordu 1
Errekagane kalea, 16B.
Tel. (+34)944644798 www.olabarrieta.cc
Zikloturismoa Getxon, udalerria bisitatzeko modu jasangarria
Presa barik eta pedalkada bakoitzaz gozatuz: horrelaxe bizitzen da zikloturismoa Getxon, Euskal Kostaldeko udalerria, zeinetan pasealeku idilikoak baitaude xehetasunik galdu gabe auzoak ezagutzeko.
Getxo Monumentalekojauregitxo garrantzitsuenetara begira dauden itsas pasealekua eta Zugatzarteko pasealekua ezagutu ahalko dituzu Algortako Portu Zaharretik irten eta Areetako hirigune eta merkataritza-gunera arteko ibilbidean. Bertan, Bizkaia Zubia ikonikoa ikusiko duzu, Euskadiko Aro Industrialaren eraikuntza garrantzitsuenetako bat.
Turista animatuenentzako beste aukera bat da bizikletaz joatea Galeako pasealekura eta kostaldea zeharkatzea Gorrondatxe-Azkorri hondartzara arte, itsaslabarren gainetik Bizkaiko golkoko ikuspegiez gozatuz. Getxoko bizikletak alokatzeko zerbitzuaren bidez, benetako zikloturismoaz gozatu ahalko duzu.
Zalantzarik baduzu, jar zaitez Getxoko Turismo Bulegoarekin harremanetan; bertan lagunduko dizute eta bizikletaz egiteko ibilbiderik onena planeatzen lagunduko dizute, bai eta informazio baliotsua eman ere jateko etenaldi bat egiteko tokiei buruz (jatetxeak edo pintxoen tokiak) edo ostatu hartzeko tokiei buruz, zure egonaldia egun bat baino gehiagokoa den kasuetan.