Erosketak Getxon
Honako hauek dira eremu famatuenak:
- Areeta- Romo:
Areetako erdiguneko zenbait kaletan diseinua, dekorazioa, moda eta izen handiko markak aurkitzeko denda ugari daude. Bertako boutiqueak ere ezagunak dira; nazioarteko diseinatzaile onenen aukeraketa eta euskal produktu tradizionalak dituzten gourmet produktuen denda txikiak nabarmendu behar dira.
- Algorta:
Algortako Azoka erreferentziazko puntua da herriko nekazari txikien baratzetatik iritsitako produktu freskoak eta kalitate handiko haragi eta arrainak aurkitzeko.
Torrene kalean dago, Correoseko bulegoaren alboan.
Areetan bezala, Algortako erdigunean eta azoka inguruko kaleetan saltoki ugari daude eta Getxo bisitatzean beharrezkoak izan ditzakezun mota guztietako produktuak eta zerbitzuak aurkituko dituzu.
Algortako Azokak eraiki zenetik, historia bitxia du: Gerra Zibilean babesleku gisa erabili zen, udalerrian hormigoiz egindako eraikin bakanetako bat baitzen. Getxoko herritarrak bertako sotoan babesten ziren alarma antiaereoek arriskuaz ohartarazten zutenean. 2001. urtean birgaitu egin zen arkitektura irizpide berberei jarraituz (estilo arrazionalista) baina garai berrietara egokituz.
Azokaren ordutegiak: Astelehenetik ostiralera 08:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbatetan 08:00-14:00.
Saltokien ordutegiak Getxon:
Oro har, Getxoko saltoki guztiak astelehenetik larunbatera egoten dira zabalik ondorengo orutegian:
Astelehenetik ostiralera:
09:30-14:00
17:00-20:00
Larunbatetan:
09:30-14:00
Getxoko denda guztiak kontsultatu nahi badituzu, sakatu irudiaren gainean.
Aurki itzazu Euskal Identitatedun nahiz Abangoardiako Produktuak hemen Getxon, Shopping Euskal Esentziarekin.
Araututako Aparkaleku Zerbitzua
Gogoratu gure udalerriak Araututako Aparkaleku Zerbitzua daukala (AAZ), aparkaleku-eskaerari ondo erantzuteko eta hiri kalitate eta irisgarritasun parametro orokorren barruan mantentzeko.
Bost gune ezarri dira Getxon AAZ aplikatzeko.
- 1 Gunea – Algorta
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Telletxe, Andrés Cortina, Algortako etorbidea, Alango, Alangobarri, Euskal Herria, Bolue, Salsidu, Sarrikobaso.
- 2 Gunea – Areeta
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Novia Salcedo, Ibaiondo, Caja de Ahorros, Calle Las Mercedes, El Pinar, Barria, Arieta, Urkijo, Evaristo Churruca, Eduardo Coste.
- 3 Gunea – Santa Ana ingurua (Areeta)
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Amanai, Bidebarrieta, Eduardo Coste, Erribitarte, Ibaibide, Ibaigane, Joaquin Arellano, Jolastokieta, Máximo Aguirre, Particular de Coste, Santa Ana, Tomás Olabarri, Venancio Echevarria.
3. eremuko planoa - Santa Ana ingurua
- 4 Gunea – Erromo ingurua
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Alonso, Caja de Ahorros, Errekagane, Ezequiel Aguirre, Ganeta, General Echagüe, Gobelaurre, Gorbea-Gorbeia, Kalamua, Ibaiondo, Kresaltzu, Lope de Vega, Los Puentes, Luis López Oses, Santa Eugenia, Serantes, Urquizu-Urkizu.
4. eremuko planoa - Erromo ingurua
- 5 Gunea – Ereaga / Portu Zaharra ingurua
Kale hauek mugatzen dute gune hau: Ereaga hondartza, Portu Zaharra.
5. eremuko planoa - Ereaga / Portu Zaharra ingurua
Horrela, markatutako guneetan aparkalekuaren mugaketa ordutegi honetan aplikatuko da:
a) Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, abuztuan izan ezik.
b) Larunbatetan, 09:30etik 14:00etara, Aste Santuko larunbatean izan ezik.
c) Abuztuan, astelehenetik larunbatera, 09:30etik 14:00etara. d) Ekainetik irailera: 10:00etik - 20:00etara. (5. gunea).
Nolanahi ere, jaiegunak kanpoan geratzen dira (5 gunea izan ezik).
Hemen ikus ditzakezu ordaintzeko moduak: eskudirua, txartela eta APP.
Aparkalekua mugikorretik ordaindu dezakezu, parkimetrora hurbildu behar izan barik. Hain zuzen, ElParking izeneko aplikazio mugikorretik parkimetroan egiten diren eragiketa berak egin daitezke.
App horren bidez, hainbat eragiketa egin daitezke, hala nola aparkatu, aparkalekua utzi, aparkatze aldia luzatu eta salaketak ordaindu. Gainera, abantaila bat eskaintzen du: tiketaren amaiera jakinarazten du. Beraz, ordaindutako denbora luzatu daiteke makinara joan behar izan gabe; horrela isuna jartzea ekiditen da.
Aplikazioa dagoeneko hiri batzuetan dabil; beraz, sisteman alta eman ondoren, zein udalerritan aparkatu nahi den aukeratu beharra dago.
Alta emateko helbide elektroniko bat eta ordaintzeko bitarteko baliodun bat (kredituko edo zordunpeko txartela) eman behar dira. Bi modu hauetan egin daiteke:
1. www.elparking.com webgunean sartu, “Hasi saioa” sakatu eta elkarrizketa-koadroaren amaieran agertzen den “Izena eman” aukeran klik egin.
2. ElParking izeneko aplikazioa guztiz dohainik deskargatu, (Androiden Play Storen eta iOSen App Storen eskuratu daiteke).
Aplikazioaren erabilerari buruzko informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, webgune hau kontsultatu dezakezu: www.elparking.com.
Non aparkatu
Helbidea: Telletxe kalea - Telletxe, Bolue eta Euskal Herria kaleak batzen diren lekuan. Algorta - Getxo
-
Helbidea: Las Mercedes, z.g.
-
Tel. (+34)944801866 / (+34)662418060
-
E-mail: atclientesaba@sabgroup.com
Ibarbengoa aparkalekua
Helbidea: Metro Bilbao Ibarbengoa geltokiaren ondoan. Tel. (+34)946855000