Magic fly: bizi esperientzia!
Esperientzia interaktibo paregabea proposatzen dizugu. Getxora bazatoz, ezin duzu galdu. “Magic fly”az ari gara: dinamizazio turistikoko proiektu berritzailea, zeinak, smartphonearen bitartez, udalerriko tokirik enblematikoenen zeharreko ibilbidea proposatzen duen, enigmak argitu bitartean. Proiektu aitzindaria da, esklusiboa eta haren autoreak erregistratutakoa, Getxoko ekintzaileek osatutako enpresa.
“Magic Fly Experience” oso erraza da erabiltzen: Interesatuek Portu Zaharrean edo Bizkaia Zubiaren plazan dagoen totemera hurbildu baino ez daukate, eta bertan, panelean agertzen den QR kodea sartu. Ez dago aplikazioa deskargatu beharrik. Behin kodea sartuta, ibilbidean zehar dauden zazpi “pistak” jarraitu. Ibilbidea 1,5 eta 2,5 ordu ingurukoa da, bisitariak hartzen duen denboraren arabera.
Anima zaitez esperientzia desberdinak bizitzera eta gozatu ibilbideaz!
LEKUA:
Bizkaiko Zubiaren enparantzan. Hurbildu eta eskaneatu Totemeko QRa.
Portu Zaharrean. Hurbildu eta eskaneatu Totemeko QRa.
DATAK:
Urte osoan zehar.
HIZKUNTZA:
Gaztelania / Euskara / Ingelesa / Frantsesa.
Deskargatu:
Ondare-ibilaldiak Getxon zehar: QR Tour